Feminismoaren historian bereizi ohi diren hiru aldi edo mugimenduetako bakoitza. Lehen olatua XIX. mendearen bukaeran sortu, eta XX. mendearen hasieran garatu zen, eta, batik bat, emakumeentzako eskubide legal berdinak erreibindikatu zituen, bereziki emakumeen sufragioa. Bigarren olatua 1960ko hamarkadan sortu zen, eta
patriarkatuaren aurkako diskurtsoa eta gizarte patriarkaletan emakumeek gizartean, familian, ugalketan eta sexualitatean zuten rolen salaketa izan zituen oinarri. Hirugarren olatua 1990eko hamarkadan sortu zen, eta
feminitatearen definizio orokor eta bakarraren ikuspuntua baztertu eta
heteronormatibitatearen aurka emakumeen identitate-aniztasuna aldarrikatu zuten, arrazari, etniari, klaseari, erlijioari eta sexualitateari dagokienez.